Enologia Natura, jakintza eta berrikuntza txakolin handi baten ezaugarri

Upategia

Itsasmendi Upategiak 250.000 botilarako ekoizpen ahalmena du. Teknologia aurreratuenaz baliatzen da aspalditik ardo zurien produkziorako: prentsa pneumatikoak, Tenperaturaren kontrol automatizatua, 10.000, 5.000, eta 2.000 litroko altzairu herdoilgaitzezko biltegiak, mikroardogintzarako gela berezia 50 eta 100 litroko deposituekin, inertizazio eta mikrofiltraziodun sistema duen botilatzeko tren automatikoa...

Upategia Gernika-Lumo herrian kokatuta dago, Urdaibai Biosfera Erreserbaren barruan. Eta jakina, Gernika errekaren inguru honetan aurki genezakeen aniztasuna natura, paisaia eta ekologiaren aldetik itzel-itzela da. Ez du parekorik dibertsitate arloan Euskal Herri osoan. Hau dela eta, ekoturismoarekin erlazionatutako hainbat ekintza egin litezke. 

Itsasmendi Upategiaren lehen uzta 1995an izan zen.

Urtez-urteko produkzio historikoa:

  • 2002      61.200 kg
  • 2003    107.246 kg
  • 2004    168.000 kg
  • 2005    166.050 kg
  • 2006    162.000 kg
  • 2007      97.000 kg
  • 2008    248.472 kg
  • 2009    189.000 kg
  • 2010    149.000 kg
  • 2011    275.000 kg