Txakolinaren magia. Itsasoak eta mendiek eskainitako kontrastez beteriko paisaia.

Gure ardoak
Gure ardoak lur honen, klima honen eta zoru honen isla dira, kontrastez betea. Eta gure lan egiteko era ere, klima eta zorua bezala, berdin. Horregatik, Itsasmendiren apustua dibertsifikatzea da, eta jokabide horretan balio erantsia bilatzea. Horrela jaio ziren ITSASMENDI 7 txakolina, J.I.eko kriantzadun lehen txakolina, edo ITSASMENDI UREZTI, Hondarrabi Zuri Zerratie barietatearekin egindako lehen mahats-biltze berantiarra, mahats pasifikatuak euren aihenetan lehortzen utzita.
Ñabardura berriak bilatzen ari gara etengabe. Horregatik dihardugu jo eta ke mikrobinifikazioetan, lursailetako produkzioetan, legamia autoktonoen esperimentazioekin… Gure txakolinaren handitasuna dibertsitatean dago.

Upategia
Itsasmendi upategia, Urdaibai erretserba bezala, dibertsitatez beteriko lekua da, naturala, konplexua, eta etengabeko eboluzioan dagoena. Lantaldearen izaera geldiezin eta izpiritu berritzaileari esker Txakolinaren kontzeptu berria sortu da, betiere Naturari zor zaion errespetuari eutsiz. Upategiaren eraikuntzak berak ere gora datorren zorua irudikatzen du. Eraikuntza bizia izan nahi du, urteak pasa ahala bilakaera naturala izan dezan, inguruko espazioan ezin hobeto egokituta egon dadin.
Esperientzia bereziak
Gure esperientziak ezagutzeko gogorik, bai?
Ikus gure enoturismo orria
Azken Albisteak
- Txakolina& & Gastronomia: partekatzeko kultura. II edizioaITSASMENDI 2025 ETA EUSKAL HERRIKO GAZTA TRADIZIOA Itsasmendi Upategian, Txakolina & Gastronomia topaketen bigarren edizioa ospatu dugu. Iaz jaiotako ekimen honen bidez urteko uzta berriaren aurkezpena egiten da upategian bertan, Urdaibaiko Biosfera erreserbaren bihotzean. Urteroko hitzordu honek, formato honetan, ardoa, gastronomia eta bertako kultura lotzen dira, gure identitatearekin eta gure tradizioarekin zuzen-zuzen lotutako produktuen dastaketaren… Gehiago irakurri: Txakolina& & Gastronomia: partekatzeko kultura. II edizioa
- Urdaibaiko AromakUrdaibairen Biosferaren erreserbaren bihotzean, gure mahastiak mahatsondo ilara sinpleak izateaz gain bizitzaz beteriko ekosistema txikiak dira. Lursail bakoitzak bere lurzoru, klima eta inguruko landarediaren arteko oreka bakana mantentzen du. Landare biodibertsitate honek, ixil-ixilik, urtez-urte, forma ematen dio gure txakolinen konplexutasun aromatikoari. Itsasmendiren mahastiek kolore, testura eta aromen mosaiko bat osatzen dute. Han dira gramineo, leguminosa,… Gehiago irakurri: Urdaibaiko Aromak

Ezagutu Itsasmendi taldearen atzean dagoen lantaldea
Harremanetarako
Webgunean argibide osoa ez baduzu aurkitu jarri gurekin harremanetan eta zalantza guztiak argituko dizkizugu.




