Produktuak Ekoizpen gune gazte baina interesgarri baten emaitza.

Txakoli
Itsasmendi

Itsasmendi txakolina Hondarrabi  Zuri eta Hondarrabi Zuri Zerratie barietateetako mahastietako fruituekin egindako coupagea da. Lursail bakoitzaren aniztasun geologikoa eta bertako mikroklimak markatu egiten dute txakolin honen izaera. Baita ere begirune handienaz egindako mahastizaintza eta enologia berritzaileenaren tekniken ezarpenak. Ezaugarri hauek guztiek osatzen dute txakolin honen espresioaren arrazoia.

12º ingurukoa,  ahoan orekatua gertatzen da, freskoa, harmoniatsua, biribila, iraunkorra. Amaieran  barietate honen ezaugarri den mingostasun apur bat du, ardoari dotorezia ematen diolarik.

Itsasmendi txakolinaren ezaugarri azpimarragarrienak dira oreka, harmonia eta freskotasuna.

2008 uzta

175.000 botila

Aparteko urtetzat har liteke 2008koa, mahatsaren heltze prozesua ohikoa baino geldoa izan zelako euri gabeko gau freskoei eta egunezko tenperatura epelei esker. Salbuespen bakarrak, beranduago etortzen diren lursailak izan ziren, heldutasuna lortzen gehiago kostatu baitzitzaien (Morga eta Lemoizko lursailak).

Izpi berdeak dituen limoi kolorekoa da. Sudurrean sendoa fruitu zurien eta zitrikoen, pomeloen, ezaugarriak erakusten ditu. Ukitu baltsamikoak nabaritzen zaizkio eta baita terpenikoak ere (lore zurien usaina).
    
Ahoan freskoa, borobila eta gantzatsua da. Mertxika edo albertxiko eta pomeloaren ezaugarriak igartzen zaizkio. Amaiera luzea du, iraunkorra,  eta mingostasun dotorea erakusten du

uztak
Prensa
  • Wine Spectator - May 24: Itsasmendi 2011 87 points.
  • Sugerencia Josep Roca (El Celler de Can Roca): Itsasmendi elabora un repertorio deslumbrante e innovador, siendo el Itsasmendi su vino de raíces étnicas que fluye honestidad.
  • Expansión 2012: Itsasmendi; un nuevo concepto en el Txakoli.
  • Restauradores: Especial los mejores vinos españoles. Itsasmendi 2010 90 puntos
  • Wine Advocate: Itsasmendi 2008: 89 puntu
  • Wine Advocate: Itsasmendi 2009 90 puntu
  • Guia Peñin 2010: Itsasmendi 2008: 88 puntu
  • Guia Repsol 2010: Itsasmendi 2008 90 puntu
  • Sobremesa: Itsasmendi 2008: 80 puntos "Nuevas formulas"
  • Restauradores 2007: Itsasmendi 2006 "Gran originalidad"
  • On Madrid: Itsasmendi 2006 "Un vino optimista y divertido"
  • Guia Proensa 2007: Itsasmendi 2005 (86 puntos) "Directos a situarse en linea con los mejores blancos de España"
  • La guia MMVI TodoVino: Itsasmendi 2004 "un chacoli serio, de autor"
  • Vinum (Sep 2004): Itsasmendi 2003 "Poderoso, un año de privilegio"
  • Guia Campsa 2005: Itsasmendi 2003(93 puntu)"Delicioso vino blanco sui generis"
  • The New York Times (Sep 04) : Itsasmendi 2003,"Easier to drink than to spell"