Gure txokoa

Bat Berri, lehen “Orange-Txakolina”

Itsasmendi Bat Berri

Itsasmendi Upategiaren ezaugarri garrantzitsuenetarikoa, sortu zen unetik hasita, sorkuntzarako izpiritu berriztatzailea izan da. Helburua jakintza da, zientzia bezala ulertuta ikasketa eta ikerketen bidez garatzen dena eta, jakina, baita urteetako esperientziaren bidez ere. Betebehar hau, natura-ingurunearekiko errespeturik gorenarekin batera burutzea izan da azken 20 urte luzeetako gure ibilbidearen iparra.

BAT BERRI beratze karbonikoa duen txakolin zuria da. Morgako mahasti bateko Hondarrabi Zuri barietateko mahats-mordo osoak zenbait egunez hartzitu egin dira karbonikoz saturatutako atmosferan. Berezko hartzidura hau era naturalean gertatzen da mahats-pikor bakoitzean.

Horren ondorioz ateratzen den emaitza txakolin berezi-berezia da. Kolorean, tonu laranja hartzen du hartzidura prozesua azalekin batera egiten delako, eta horrek frutaren indarra areagotu egiten du. Prozesuan baliatutako mahatsa txorten eta guzti erabiltzen denez, tanizitatea ere azpimarratuta gelditzen da, berez Hondarrabi Zuri barietateak duen azidotasunari lotuta.

Labur esanda, mahats-zuku freskoa, laranja kolorekoa eta amaiera taniko atsegina duen txakolina. 2016ko uztan 1200 botila egin dira.

2018-04-16T01:54:03+00:00Artikuluak, Gure txokoa|0 Comments

Leave A Comment