EGUNSENTIKO AZKEN IZARRA
Artizar 2012 nekazaritzan izan daitekeen begirune handienarekin jaio da. Ez gure lurrarekiko errespetugatik bakarrik, baita mahastienganako eta ardogintzarako filosofiarenganako begiruneagatik ere. Horrez gain, Karmele Jaio idazleak, euskaraz eta gaztelaniaz, egin dion poesia zoragarri batez estalia jaio da, bere balioa babesten duen beroki bat bezalakoa baita botila inguratzen duen paper ederra. Literaturaren bidez handiagotuta ikusten da ardo horren atzean dagoen esfortzua, ilusioa, profesionaltasuna eta maitasuna. Edertasunaren bilatze-ariketa ezin ederragoak dira emaitza biak, ardogintza eta poesia.

Zure sekretuaren distira
marraztutako lurra,
esadazu zein den
Artizarrari begira
gordetzen duzun sekretua.
Ipar haizeak zaildutako lurra,
zure zaurietatik
urtero jaiotzen da
mendetako jakituria
duen gazte bat.
Hitz gutxiko lurra,
berba egiten duzunean
zure ahots anitzetan
esaera zaharrak eta
aditz berriak nahasten dira.
Esku zabaleko lurra,
bostekoa luzatuta beti,
Zu eta Ni
Gu bakarrean
bihurtzeko prest.
Lur duin eta misteriotsua,
zure fruituaren distiran
islatzen da urtero
Artizarrari begira
gordetzen duzun
sekretua.
Karmele Jaio

Argiaren izarra indar kantauriarrez betea
Itsasmendi Artizar 2012
%13,7. Basa-belarrak eta lur-sailen zorua nagusitzen dira. Ardo zuri pausatuaren ukitua du eta urteetako iraupen luzekoa da.
Dejar un comentario
You must be logged in to post a comment.