Historia y bodega

Historia y bodega2018-04-11T08:50:18+00:00

Itsasmendi

Mahastizaintzak, eta ardogintzak orokorrean, historikoki Bizkaiko sozio-ekonomiko eta kulturalan, tradizio sustraitua izan bazuen ere, beheak jota zegoen aldi luze batez. 1989. urtean mahastizain talde batek jarduera hau berreskuratzeari ekin zion. 1995.ean Muskiz herrian zabaldu zituzten lehen aldiz 25.000 litro produzitzeko prestatutako instalazioak. 2002. urtean, berriz, upategia lekuz aldatu zen Urdaibai Biosfera Erreserba barruko toki ikusgarri batera, Gernikan. Bizkaiko golkoaren inguruetako mendi magaletan, Kantauri itsasotik hurbil kokatuta dauden 35 hektareako lursailek ematen diote izena eta izana upategiari. Mahasti hauxe da gure benetako altxorra. Bertako klimak, lurraren ezaugarriek, topografia bereziak, lursail bakoitzaren mikroklimak, mahatsondoen planifikazioa eta trataerak, enologia mailako jokabide errespetagarria eta berritzaileak, Jatorrizko Izenaren filosofiaren barruan, jakina, Itsasmendi Upategiari jada bere-berea den nortasuna eman diote. Begiruneari eta jakintzari esker, berritzaile legez jaio zen produktua “klasiko” bat egin da honez gero, txakolinaren Historian bere lekutxoa lortuz.

Bodega Itsasmendi depósitos

Gure Upategia

Upategia Gernika-Lumo herrian kokatuta dago, Urdaibai Biosfera Erreserbaren barruan. Eta hura bezala, gelditu barik, ari da aldatzen dibertsitatean oinarritutako bilakaera etengabean. Naturari zor zaion begirune handienari esker batetik, eta bertako lan-taldearen  amai gabeko jakinmin eta izpiritu berritzaileari esker bestetik, txakolinaren kontzeptu berria sortu da Itsasmendin. Tamaina txikiko biltegiak erabiltzen dira, 2.000, 5.000 eta 10.000 litrokoak, lursail bakoitzaren produkzioa apartean egin ahal izateko. Upategiak  teknologia aurreratuenez baliatzen da kalitate handiko ardo zurien produkziorako. Upategia eta teknologia dira hain zuzen ere, mahastian egiten dugun beharrari zentzua eta norabidea ematen diotenak. Teknologia erabiltzen da sentsibilitateak zein arte-senak gidaturik, Begirunezko Enologiaren zerbitzura.