Gure Txokoa

ITSASMENDI 7: ardo baten sorreran sakontzen

Bodega Itsasmendi depósitos

Apirilaren 26an Artxandako Ostalaritza Goi Eskolan tailer berezia antolatu zen ardoaren sorreraren analisian sakontzeko helburuz. Hau da, alde batetik, coupage desberdinen azterketa, eta bestetik uzta edo urtabe desberdinen analisia. Horretarako produktu beraren urtabe desberdinetako dastaketak antolatu ziren. Urtez urte klimatologia desberdinek eragindako aldaketak eta ezaugarri bereizgarriak aztertu ziren.

Dastaketaren lehen zatian oraindik prozesuan eta bukatzeko dagoen 2016ko ITSASMENDI 7 txakolinaren 7 depositu dastatu ziren. Proba honen helburua dibertsitate geologikoa eta mikro-klimatikoaren eragina aztertzea zen. Mahasti desberdinetako Hondarrabi Zuri, Hondarrabi Zuri Zarratie eta Riesling barietateen ezaugarrietan sakonduz, lursailak duen garrantzia azpimarratzeko balio izan zuen. Terroir delakoaren garrantzia gure ardogintzaren filosofian funtsezkoa da. Horregatik gure txakolinen ezaugarrietan barietatearen pisua txikitzera jotzen da.

Bigarren fase baten uzta edo urtabearen garrantzia ikusteko aukera izan zen. Urtean zehar izandako gora behera klimatologikoak ardoan islatuta gelditzen dira, eta horrek gure iritziz, plus oso baliotsua ematen dio txakolinari.

2015eko uzta, Magnum formatuan dastatu genuen eta esan daiteke 2011koaren antza duela, izaera atlantiar markatua dute. 2014koa, ordea, mediterraneoagokoa dela esan daiteke urte beroa izan zelako batez ere irailaren lehen astean. Horregatik helduagoa eta azidotasun gutxiagorekin atera zen. Ezaugarriok kontuan hartuta 2012koa ekartzen digu gogora baina hau haren aldean, botilan izandako ontze prozesuari esker, askoz konplexuagoa eta borobilagoa gertatzen da. 2013ko urtabea ostera, urte hotza izan zenez, maila maliko oso altuak erakusten ditu, baina hala ere konplexutasun handikoa eta orekatua da. Heldutasun osoa lortu ez zuen 2013ko urtabe honi asko kostatu zaio lortutako elegantzia mailara heltzea.

Ardo dastaketa didaktikoa gertatu zen bete-betean, landutako gaiek jakin min handia sortu baitzuten parte-hartzaileengan.

Originala eta imitaezina den hautaketa

Itsasmendi 7

Urtean zehar gertatutako gorabeherak era dotorean islatzen ditu

Informazio Gehiago
2018-04-10T10:49:48+00:00Artikuluak, Gure txokoa|0 Comentarios

Dejar un comentario