Mahastizaintza

Mahastia Naturan, ingurunean integratzea etorkizun handiko bidea.

/Mahastizaintza
Mahastizaintza2018-04-27T12:03:29+00:00
Viñedo Itsasmendi

Mahastian dago ardo handien sekretua. Hantxe hasten da dena. Gure proiektua horretan bereizten da hain zuzen ere: Talde teknikoak aukeratutako 35 ha mahastiak 15 lursail desberdinetan daude banaturik. Sakabanatze honen ondorioz gure mahatsek duten bio-dibertsitatea izugarria da. Lurralde hauetako klima atlantiar markatuak mahatsaren heltze prozesuan nortasuna markatuko dioten hiru aste oso desberdin gertatzen dira. Horrez gain gehitu behar zaizkio dibertsitate geologikoa eta dibertsitate mikroklimatikoa. Ardogintza eta mahastizaintza arloko filosofia da hau. Naturarenganako begirune jasangarriak eta kalitatearekiko konpromisoak gidatzen dute gure lan egiteko era. Produzitzen ditugun mahats barietateak ere lurraren nortasuna erakusteko ahalmena dutenak dira. Hondarrabi Zuriak eta Hondarrabi Zuri Zerratiek naturaren berezko aberastasuna azpimarratu egiten dute. Gure helburu nagusia enologia arloan horixe da: Naturak, mahastietan sortutako ekosistema txikiek eman ditzaketen ardogintza-balore bereizgarri gehienak ateratzea. Honi guztiari esker lortzen den emaitza nortasunduna da, produktu sorta berritzaile eta originala.

  Imajinatzen duzuna gura baduzu, sortu egingo duzu.
Si deseas lo que imaginas, crearás lo que deseas.
Itsasmendi txakoli viñedos