Gure Txokoa

Maiatzak 19, RONQUEO: ENKARTERRIALDE eta URDAIBAI

Madrilen eta Bartzelonan izandako esperientzia ezin hobeak direla eta aurten ere saiakuntza aitzindaria egin da Karrantzako Casa Garras jatetxearekin elkar lanean.

200 kilo inguruko atun gorri ederra zatitu zuen bertako sukaldariak, Txema LLamosasek. Etorkizun handia duen gazte horrek bazkari konplexu bezain gozoa prestatu zuen. Plater bakoitzarekin gure upategiko ardo desberdinak dastatu ziren, Itsasmendi 2016; 2015, 2014 eta 2012ko Itsasmendi 7; Artizar 2012; eta Eklipse 2014. Jateko gutizia desberdin horien bidez gure ardoek, benetan, zein ahalmen izatera hel daitezkeen erakutsi zuten.

2018-04-10T10:33:21+00:00Berriak, Gure txokoa|0 Comentarios

Dejar un comentario