Gure Txokoa

Josean Alija eta Joan Rocarekin afaria lau eskutara

Bilboko Guggenheim museoko NERUA jatetxean egindako ekitaldi horretan izateko aukera izan genuen. Bertan Itsasmendi 7 txakolinak lagundu zituen lehen bi platerak: Joan Rocaren Udaberriko Salda, barazki emultsioa, azenarioa, peron leka berde, lore eta harkaitzetako orriekin, udaberriko freskotasuna bilatzen duen barazki menestra. Eta Alijaren malko ilarrak, zerba eta pipermin zukuarekin.

Plater honen bidez zapore begetala bere gorenean azpimarratzen da. Bizkaiko ortuaren gorazarrea da, baina aldi berean, goizetako itsas kresala ere gogorarazten du. Artizar 2012 honako bi platerekin dastatu zen: Rocaren ganba marinatua arroz ozpinean, buruetako zuku eta hanka txigortu kurruskariekin, algen velouté saltsa eta fitoplanktonezko ogia. Hauxe da Celler jatetxearen mediterraneo kontzeptua. Bestalde Alijak prestatu zuen bakailao kokotxa, txingarretan egindako nekorarekin koralen pilpil saltsan.

Originala eta imitaezina den hautaketa

Itsasmendi 7

Urtean zehar gertatutako gorabeherak era dotorean islatzen ditu

Informazio Gehiago
Argiaren izarra indar kantauriarrez betea

Itsasmendi Artizar 2012

%13,7. Basa-belarrak eta lur-sailen zorua nagusitzen dira. Ardo zuri pausatuaren ukitua du eta urteetako iraupen luzekoa da.

Informazioa Gehiago
2018-04-10T10:21:38+00:00Berriak, Gure txokoa|0 Comentarios

Dejar un comentario