Gure txokoa

Itsasmendi & Urdaibai: Un camino con gran futuro

Itsasmendi 7ren 2015 urteko kriantzaren argumentua aurkezten dizuegu: 2015ko uztak nortasun atlantiarra berreskuratu du, freskotasun nabarmena du eta elegantea da benetan. Botilan ontzeko gaitasun ikaragarria du.

Proiektu berezi honi eskaintzen zaion pazientzia eta irmotasunari esker esan liteke, gure ardogintzako filosofia bete-betean garatzeko aukera ematen digula.

Jabier Arrizabalagaren argazkiak beren beregi aukeratutako txoko idilikoa erakusten du.

Irudian ikusten den legez natura, gizakia eta bere jarduera, iraunkortasunaren klabeen arabera era ekologiko perfektuan integratuta daude. Paisaiak dibertsitatea erakusten du era eder-ederrean. Historiaz beteriko gizakiaren esku-hartzea, kultura, tradizioa,  eta honi uztarturik, urtearen sasoiaren edertasun naturala erromantizismoz beteriko txoko ikusgarrian. Harmonia eta oreka nonahi. Itsasmendi eta Urdaibai bat datoz Biosfera Erretserbaren barruan txakolina elaboratzeak balio erantsia duela gure markarentzat.

Uste sendo hau sinetsita, urte honetan, eskualdea promozionatzeko zenbait esperientzia berri eta berritzaile egin dira kooperatibismoaren bidetik. Honen adibide dira Urdaibai Bird Center eta Mundaka Festival. Jokabide hau aurrerantzean ere egiten jarraitzea da upategiaren xedea.We present the argument of the vintage 2015 of our Itsasmendi 7.

Originala eta imitaezina den hautaketa

Itsasmendi 7

Urtean zehar gertatutako gorabeherak era dotorean islatzen ditu

Informazio Gehiago
2018-04-10T11:03:29+00:00Artikuluak, Gure txokoa|0 Comentarios

Dejar un comentario