Itsasmendi Artizar

Naturaren indarra muga guztiak urratzen.

Itsasmendi Artizar2021-06-21T12:59:54+00:00

Project Description

Argiaren izarra indar kantauriarrez betea

Itsasmendik egiten duen mahastizaintza jasangarriari esker mahastiak ekosistema desberdinetan era armoniatsuan integratzen dira, eta ondorioz, naturak ordainean ezaugarri berezituak dituzten  mahatsak ematen dizkigu. Mahasti desberdinetako aldagai ekologikoen eten gabeko ikerketen bidez zenbait bereizgarritasun espezifiko aurkitzeko aukera izan dugu. Naturak berez eskaintzen dizkigun aldagai hauetan sakontzea da gure ardogintza-filosofia eta horixe da Artizar txakolinaren originaltasuna. Urtero, askatasun osoz, mahasti onenetako txokorik interesgarrienei eta mahastizaintza zein ardogintza mailako detaile bitxienei ateak ireki nahi dizkiegu. Betiere, lursailak eta detaileok bere handitasunean adieraz daitezen txakolin honetan.

Itsasmendi Artizar 2016

2016a urte perfektua izan zen begetazio eta produkzioaren arteko orekari dagokionez. Honelako urteetan askoz errazago gertatzen da ardogintza lana, txakolina egiteko lan handienak mahastitik eginak datozelako.

Uzta guztiz osasuntsu etorri zen irailean egin zituen ohiko baino tenperatura altuagoei esker. Bigarren asterako ondo helduta zegoen mahastia, eta hasieratik halako konplexutasun maila itzela nabari zitzaion.

Hondarrabi zuri hutsezko lursaileko lurra margo-kalizazkoa da oinarrian, baina lutita guneak ere baditu. Honi, %10eko proportzioan, azidotasun zuzen, sakon eta elegantea duen ondo heldutako izkiriot tipia mahatsa ere gehitu zaio.
Azken fasean hartzitu eta 10 hilabetez ondu egin da bere liga finetan, jada 7 kanpaina dituen 2000 litroko upeltzarrean.

FITXA TEKNIKOA

Mahastiak

Itsasmendi Artizar txakolinaren originaltasuna da izar distiratsuenaren antzera, bere lorratza uztea, urte bakoitzeko uztarekin distirarik bereziena sortzea. Esperientziak eta ikerketek emandako jakiturian oinarrituta mahasti onenetako txokorik interesgarrienei eta mahastizaintza zein ardogintza mailako detaile bitxienei ateak ireki nahi dizkiegu, betiere, erarik adierazkorrenean hitz egin dezaten.

Elaborazioa

Altzairuzko kupeletan ondu da 13 hilabetez, eta horrela mahatsaren azidotasun markatua orekatuagoa bilakatu da.

Dastaketaren ezaugarriak

Izar baten antzera, urre koloreko isla biziak antzematen zaizkio. Hasieran fruitu helduak eta lore horiak nabaritzen zaizkion arren, atzetik, ukitu baltsamikoak eta landa atlantikoetako belar aromatikoak sumatzen dira. 2016ko irail beroa eta haize atlantikoaren freskotasunaren arteko kontrastea erakusten du. Ahoan sarreran zetatsua da, eta ondoren, ibilbide luze, indartsu, fresko, zuzen eta bolumen zabalekoa sentitzen da. Amaieran hezurdun fruitua, lima eta toffeezko karameluen ukitua dago.

PRENTSA

Blancos con madera. Artizar 2012. De complejidad maravillosa.
Mi vino-vinum Sep. 2014
93 puntos. Perfecto equilibrio.
Restauradores 2014
Artizar 2011 93 puntos. No es casualidad que el desarrollo de la Bodega haya sido por el camino de la longevidad.
Guía Proensa 2014
92/100. artizar 2011 Vino expresivo y de singular tipicidad.
Los mejores vinos españoles 2013
92 puntos, no parece ser del mundo al que pertenece. Excelente vino.
Guía ABC
Un chacoli evocador que aúna tipicidad y modernidad. Itsasmendi en el epicentro de la enología vigorosa y creativa de Euskadi. Un paisaje de hierbas silvestres, flores y terruño.
El Pais
Itsasmendi “Artizar” 90/100 tipicidad de la zona en su máxima expersión.
Especial los mejores vinos españoles 2012
Agustin Pieris (sumiller Asador Etxebarri) Itsasmendi Artizar y el bacalao se comunican sin interferencias.
ON
Ha ido abriendo horizontes impensables para el txakoli. ARTIZAR 2010 Atípico y original 90/100.
Guia Proensa 2013
Artizar 2010 Espléndido vino blanco.
Guia Vino 2013 ABC
Artizar 2010, un vino personal de marcado carácter atlántico.
Epicur

SARIAK