Project Description
Beratze karbonikoa
HONDARRABI ZURI 100%
Hondarrabi zuriaren beratze karbonikoa altzairu herdoilgaitzezko deposituetan. Upel-oina egin ondoren, legami indigenak erabilita, berezko hartzidura sortzen da.
Bat Berri 2018
Mahats-mordo osoaren beratze karbonikoa egiten da sulfurosorik gabe, eta ondoren, altzairu herdoilgaitzezko depositu tronko-konikoan berezko hartzidura lortzen da.
Anbar eta laranja arteko kolorea du, urrezko hori izpiak ere ikusten zaizkiolarik.
Sudurrean oso indartsua da, pasio-fruta eta albertxiko usainak nagusitzen dira, baina baita te landarea edo eukaliptoaren sentsazio baltsamiko freskoak ere.
Ahoan zabal-zabal sartzen da barrunbea aromaz beterik uzten duelarik. Freskoa da eta beratzeak emandako mahats barietatearen astringentzia naturala du. Ibilbidean mertxika, lore horiak eta, amaiera aldean, menbrilloa eta fruitu lehorrak ere nabaritzen dira.
PRENTSA
Itsasmendi Bat Berri 2018 – 91 puntos
Itsasmendi Bat Berri 2018 – 92 puntos
Itsasmendi Bat Berri 2018 – 92 puntos
Itsasmendi Bat Berri 2018 – 91 puntos