Project Description
Kantauriko artadia izenez ezagutzen den lurraldean; Pinot Noir eta Hondarrabi beltza barietateak.
Itsasmendi Eklipse 2016
Honako barietateen coupagetik ateratako ardoa da: Pinot Noir %63, Hondarrabi Beltza %32 eta Berdexa Zarie %5. Pinot Noir hektarea bakoitzetik 4.500kg. inguruko produkzioa ateratzen da. Hondarrabi Beltzean, berriz, 5.900 hektareako.
Produkzio eta begetazioaren arteko oreka ia perfektuari esker irailaren erdian bagenekien mahasti hau bikaina izango zela, eta ondorioz, upategirako lan gutxi geldituko zela. Naturak izugarri erraztu zigun lana urte honetan. 2016ko uztaren antzera Atlantikoko izaera ateratzen zaio, baina hura baino beroagoa da. Eta hori kolorean antzeman daiteke: geriza gorri distiratsua baita. Esan genezake uzta honen ontze prozesuan atera zaiola Pinot Noir mahatsari bere nortasun osoa bete-betean.
FITXA TEKNIKOA
Barietateak
%60 Pinot Noir eta %40 Hondarrabi Beltzaren arteko coupagea. Barietate atlantiar bi hauek oso nabarmenak dira lur zoruaren ezaugarriak ardoetan igortzeko duten ahalmenagatik. Horregatik, era ezin eleganteagoan nabaritzen dira itsasoari begira dauden lur sail bietako ezaugarri eko-fisiologikoak.
Mahastiak
Gorliz (1 ha) eta Muskiz (0,75 ha) herrietan, Kantauriko artadia izenez ezagutzen den lurretan 20 urte baino zaharragoak diren mahastiak. Kare-harri jatorridun lur zoru oso buztintsuak.
Elaborazioa
Altzairu herdoilgaitzezko depositu tronko-konikoan hartzitua, eta ondoren, 6 hilabetez 2000 litroko kupeltzarrean ondua, txakolinak egituran eta konplexutasunean irabazi egin du; %13,5 gradu.
Dastaketaren ezaugarriak
Kaparen arintasunetik hasita nabaritzen da Pinot Noir barietatearen presentzia, eta horri esker esan liteke, ardo beltz atlantikoen kontzeptu berri baten aurrean gaudela. Freskoa, iradokitzailea, ñabarduraz betea. Oso gomendatua arrainekin hartzeko.
PRENTSA
Eklipse 2011, otro vimo sorprenderte en una Bodega que hace vinos de aupa, peculiar y muy interesante.
Proyecto de I+D para la revitalización de tintos en Vizcaya, nace como su etiqueta vanguardista. Toques terrosos con frutillos silvestres y una original punta vegetal.
SARIAK
2 Izar 2013 Prowein Lehiaketan
11-06-2013 LORTUTA
