Gure txokoa

Urdaibaiko sei altxorrak

Urdaibaiko sei altxorrak

Itsasmendi eta Urdaibai Bird Center proiektuek pasio bera dute helburu, euren ingurunearekiko errespetua. Hori dela eta “Urdaibaiko sei altxorrak” izeneko elkarkidetza proiektua garatu dute.

Urdaibai itsasadarrean bizi diren sei hegazti espezie aukeratu dira Itsasmendi txakolin gaztearen etiketetan ausazkoki  jartzeko.

Diseinu grafikoak Urdaibai Bird Center espezialisten taldekoek egin dituzte. Hautatutako hegaztiak dira enara edo elaia (espezie adierazgarrienetakoa gure baserrietako teilatu hegaletan egiten baititu habiak), Martin arrantzalea, Arrano arrantzalea, Txori zezena, Kurlinta handia eta Mokozabala.

2018-04-11T05:22:56+00:00Artikuluak, Gure txokoa|0 Comments

Leave A Comment