Gure txokoa

Itsasmendiren XX. mahats-biltzea, 2014koaIn

2014ko Itsasmendiren XX. mahats-biltzearen ospakizuna Santu Txireneen mahastian egin zen. Urdaibai Biosferaren Erretserba barruko Txoko zoragarri horretan burutu zen egun horretarako urteotan lagundu diguten guztientzat prestatutako ekintza sorta originala.

ITSASMENDI TXAKOLINA, izen horrekin 1995. urtean jaio zen. Ordutik hasita egunez egun, gure ingurune naturala aztertu, ikertu, ezagutu eta maitatu egin dugu. Begirunezko jardun honen truke naturak askoz gehiago ematen digu, eta hori gure ardoetan ikus daiteke. Bizkaia herrialdea txikia izanik aberastasun eta dibertsitate itzela eskaintzen du, mahastigintza eta ardogintza arloetan.

Benetan, aukera bitibinikola izugarriak ditu. Naturari zor zaion begirunerik gabe ezin da ardo onik egin. Oinarrizkoa da. Horregatik gure lana horretan kokatu da gehienbat, oaraingo kalitatea eta jasangarritasunak, etorkizunari begira, hurrengo 20 urteetan, jauzi handiagoa egiteko aukera emango digu. Ardogile eta mahastizaintza lanbideek, gizarte, kultura eta ekonomia arloetan galduta zuten prestigioa berreskura dezaten Itsasmendik dibertsitate, originaltasun eta nortasun handiko produktuak sortu ditu. Ezin harroago gaude Itsasmendi, Itsasmendi 7, Itsasmendi Artizar, Itsasmendi Eklipse eta Itsasmendi Urezti produktuez.

2018-04-16T01:33:39+00:00Artikuluak, Gure txokoa|0 Comments

Leave A Comment