Gure txokoa

Zelan aukeratzen dira ardoen izenak?

Gure mahasti zaharrenak, lehenengo landatu zirenak Muskizen, Bakion eta Mendatan zeudenez erraza gertatu zitzaigun bertako txakolin gaztearen izena aukeratzea. Mendi magal hauetatik Bizkaiko Golkoaren txoko ederrak ikusten zirenez, hortik, 1995. urtean ITSASMENDI izena aukeratu zen. Orografia horren ispilu da izena. Itsasoa eta mendia elkarrekin harmonia ezin hobean bizi diren elementuak dira. Harmonia eta kontrastea elkarren ondoan izaten dira beti baita gure produktuetan ere. Horixe da gure produktu guztien ezaugarrietako bat.

UREZTI (2001) apustu arriskutsu baten emaitza da, produktu guztiz berriztatzailea zalantzarik gabe: txakolinen hiru Jatorri Izenen artean lehen Mahats-biltze berantiarra da Urezti. Urtero bertako klimatologia atlantiarrak eskaintzen digun udazken ederraren emaitza da. Urri eta azaroko hego-haizeak egun epel-goxoak eta gau freskoak dakartza, betiere euri zaparraden mehatxupean. Hortik hartu zuen inspirazioa Jon Enbeita bertsolariak ardoa bataiatzeko unean. Bizkaiko zapore goxoa islatu nahi da Ureztiren bidez, itxura latzaren atzetik, lurrak izan badituen bertute ezkutu zoragarriak bilatu gura dira. Eskualde euritsu honetan ezti zaporea duen ardo goxoa da Urezti, azukrea eta azidotasunaren arteko oreka perfektua.

Itsasmendi 7 (2003) inflexio-puntua gertatu zen bai Upategiarentzat zein Bizkaiko Txakolina Jatorri Izenarentzat. Txakolinaren espresio berri bat lortu zen, gorpuzduna eta egituratua, zenbait urtez botilan irauteko gaitasuna duena. “7” zenbakia, era fiktizioan aukeratutako ardo-depositu magikoaren zifra da. Zazpia perfekzionismoarekin erlazionatuta dago, pentsamendu, jakinduria eta idealismoarekin erlazionatuta dago. Perfektua gertatzen da lurraren eta zeruaren (idealaren) arteko zubia izateko. Eguzkiak eta planeta garrantzitsuenek osatzen duten zazpikoak handitasun gorena eta dibertsitatea sinbolizatzen dute, Unibertsoa mugimenduan. Zazpikoa: Eguzkia, Ilargia, Merkurio, Artizar, Marte, Jupiter eta Saturno).

Artizar (2010)Planeta hauen artean bada bat, berezko argirik ez izan arren, egunsentiaren aurretik eta ilundu ondoren ere ikusi egiten dena. Horregatik deitzen da Artizar, edo argi-izar euskaraz, Venus latinez. Zeruko argirik distiratsuena da, egunero lehenik eta azkenik ikus daitekeen argia da. Era beretsuan gure upategiko Artizar txakolinak ere bere-berea duen distira du, eta ondorioz, etorkizun handia duen bidea. Naturan begirune handienaz, lan-izerdi, jakintza eta ikerkuntzaren bidez sortutako ardoa da.

Eklipse (2011) Ardo zuriaren produkzioan geneukan esperientzia zabalaren ondoren jauzia egin da mahats beltzaren potentzialitatearen bila. Emaitza, kalitatezko ardo beltz desberdina. Eklipse fenomenoa ez ohikoa eta ezustean gertatzen den aldetik, harrigarria eta eder-ederra da aldi berean.

2018-04-16T01:29:19+00:00Artikuluak, Gure txokoa|0 Comments

Leave A Comment